XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTE BERRI HONETAN
Eskultura britanikoa Bilboko Artederretan.

Joan den astelehenean zabaldu bazen ere Objetu eta imaginaren artean, izeneko eskultura britaniko modernu erakusketa, egunotan bixitatzeko modukoa iruditu zaigulako dakarzuegu inauguraketa baino aste bete beranduago.

Egia esan, datorren hilabeteko hogeigarren egunerarte egongo da irekirik hala ere, eta oraindik badago nahiko astirik ikustea hainbeste merezi duen erakusketa honetara hurbiltzeko.

Abuztu eta irailean zehar, astelehenetan salbu, egunero mantenduko da jendearentzat ikusgai, sarrera dohainik delarik.

Britainiar eskultura kontenporaneoa Bilboko Artederretako Museora ekartzearen ideia hiriko Instituto Británico eta Museo honen eskutik etorri da.

Benetan, asmatu dutela deritzogu, lehenago ere Madril eta Bartzelonan izandako hamabost eskultore modernuen hogeita hamar obra hauen erakusketarekin.

Lerro hauen bitartez gomendatu nahi dizuegu beraz, Henry Moore eskultorearen ondotikako eskultura britaniar kontenporaneoaren erakusketa fin hau.

Eta festa gehiago abuztuaren bigarren astean
Iparraldean: hilaren 9-10ean Bastida, Baiona eta Omizeko festak.

Nafarroan: gaur hasten dira Gaztelu, Donamaria eta Erdozaingoak, bihar (abuztuak 5) Buñuel-goei lekurik ere uzteko.

Asteazkenean berriz Zarrakaztelu, Errazkin, Esain, Fustiñana eta Garzaronen.

Abuztuak 7an, Ariben eta 9an Zangotzan.

Eta datorren igande honetan: Ziga, Artaza, Lizasoain, Oderiz eta Uskarresen.

Nafarrok... zuek daukazue martxa galanta!.

Araban: Gasteizko La Blanca-ren jaiak ditugu.

Komentariorik ez dute behar.

Bero egingo du, baina ongi pasatu nahi izanez gero, badakizu, ziur Bilbo eta Donostian baino askoz ere gozatuko duzula!.

Gipuzkoan: Itziarko festak hasiko dira bihar bertan.

Gustokoago ditut haatik Getariakoak, hilaren 6ean datozkigunak ea bixigua monton badagoen!.

Biharamunean, ostegunean, Aian eta igandean Berastegi eta Ikaztegietan.

Bizkaian: gaur bertan Berangon.

Asteazkenean nestosa, Gorliz eta Frunizen.

Ostiralean, abuztuak 8, Mañarin (hori duk hori!).

Eta hilaren 10ean Getxo, Gueñes, Zaratamo eta Maruri ko jaiak.

Ongi pasa Nikolasa.

Lekeitioko Itsas Soinuaren VII. erakusketa
Atzo igandez hasi eta datorren larunbaterarte, abuztuak 9, Lekeitio musika egoitza bilakatuko da, Itsas Soinuaren Nazioarteko VII. Erakusketa bait dugu.

Atzo Atxukarrok pianoa kontzertua eman zuen Ravel, Aita Donostia, Liszt eta besteren obrekin.

Gaur, Lekeitio bertako lau gaztek ekingo diote: tronpetajole bat eta hiru pianista.

Eta segidan baita bi abeslarik ere.

Hilaren 5ean, Lisboa elizako organojole nagusia dator musika erromantiko kontzertua eskaintzera: A. Sibertin Blanc.

Seiean: Roberto Russo pianojole italiarra eta bigarren atala Itsas Soinua abesbatza.

Ostegunean: Bilboko Orkesta Sinfonikoa Robert Van Sincek-ekin.

Ostiralean: Euskadiko Orkesta Txinpunikoa.

Eta amaitzeko, abuztuaren 9an, Guridiren jaiotzarem mendeurrena oroituz, Itsas Soinuak eta Carl Orff-en kontzertuak.

Egitarau osoa Andra Mariaren Eliza Nagusian burutuko da.

Oporraldi Antifazistak Oloronen
UJASAI batasunak gazte antifazisten batasun frantsesak, ezkertiar eta antinperialista kutsukoak, Olorone herrian, Zuberoako mugan, kanpaleku bat apailatu du, eguneko mila bat pezetagatik abuztuaren 4etik 17rarte oporraldi biziak igarotzeko tamainakoa.

Gaitzat 1936.eko Espainiako Gerrate Zibila hartuta, ondorengo egitaraua atondu dute.

Asteazkenetik ostiralerarte mahainguru sindikalistak, brigada internazionalistak, iheslariak, Frantziako konzentrazio kanpoak, diapositibak eta filmeak: Bizia gurea da, Izpiritua, Frederic Rossis, Mourir a Madrid.

Eta festa batez ere, egunak joan egunak etorri.

Abuztuaren 10ean: sozialismoaz.

12an errepresioaz.

13an hezkuntzaz.

14ean frantses inperialismoaz eta neo-kolonietaz.

Bien bitartean, festak adina mendira eta itsasorako ibilaldi antolatuko dira.

Oporraldi antifasiztak Oloronen, abuztuaren 4etik 17ra bitartean. MATXITXAKO TALDE.